Zainketak ez dauka generorik

Kanpaina honen leloa, baieztapena baino, nahi bat da; izan ere, zoritxarrez, gaur-gaurkoz eta gure ingurunean, familia-eremuko zainketek genero femeninoa daukate esleituta erabat.
Familia zaintzailearen paradigma

Familia da mendekotasun-egoeretan zaintzak sortzen dituen lehenengo instituzioa. Horrek, baina, osasuna zaintzeko erantzukizunak erakunde publikoetatik familiara eramatea dakar berekin. Gizarte aurreratu gisa identifikatzen gaituen ongizate-estatuaren arabera, botere publikoek arduratu beharko lukete mendekotasunaren fenomenoaz; alabaina, neurri handi batean, estatuak erantzukizun hori saihesten du, eta familiaren gain utzi: sekulako arazo soziala da, eta halaxe ikusi beharko litzateke.

«Ezinbestekoa da gizonek eta emakumeek zaintzen arloan dauzkaten zama diferentzialak zuzentzea, baita familien eta erakunde publikoen artekoak ere»
Osasunaren genero-ikuspegia

Genero terminoak agerian jartzen ditu gizonen eta emakumeen erantzukizunak modu bidegabean eraikitzen eta banatzen dituen gizarte honen oinarrian topa ditzakegun jokabide kultural eta sozialak; bereziki, gizonak eta emakumeak eraikitzen dituzten rolen banaketa bera.

Tradizionalki, kultura gehien-gehienetan emakumeak arduratu izan dira familiaren osasun fisiko eta mentalaz, eta, hortaz, emakumeek zaintzen dute, ikusezintasunean zaindu ere, etengabe. Emakume zaintzaileek talde zaurgarria osatzen dute, eta, beraz, bizi-kalitatea eskubidea daukate; hau da, zaintzaren gainkarga eta zaintzak osasunean eragiten duen arriskua arintzeko eskubidea dute.

Gure errealitatetik abiatuta, zer egin dezakegu?

Batez ere emakumeak aritzen dira zaintzen, hori horrela da, baina horrek ez du esan nahi emakumeek bakarrik zaindu dezaketenik.

Zaintzaren berezko eginkizunek familiaren zamei eta betebeharrei buruzko negoziazioaren parte izan beharko lukete: nork egiten duen zer etxean, zenbatero, zer txanda eta errelebo adostu daitezkeen eta atsedenaldiak zenbatero egin…

Negoziazio hori eta negoziazioaren ondoriozko konpromisoak planteatzeko orduan, ez da erreparorik eduki behar. Erabaki horiek familian hartzea eta administrazio publikoak gehiago inplikatzea izan litezke zaintza-lanen «desfeminizazioa» ahalbidetzeko bi bideak.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Privacidad