945 22 68 31    Herri-onurakotzat Jotako Elkartea      

DOHAINTZAK

Prestakuntza-eskaintza

ASCUDEANek birziklapen-ikastaroak egiten ditu hala profesionalentzat, nola familia zaintzaileentzat, mendekotasunaren alderdi batzuetan gehiago espezializatzeari eta zerbitzu integral eta kalitatezkoagoa emateari begira (premia fisiko, psikiko eta sozialak).

Zeharkako ardatz gisara, zaintzarako jarrera positiboak eta adinekoak eta mendekoak teknika eta trebetasun sozialekin artatzeko behar diren trebeziak lantzen dira, baita mendekotasuna dutenei arreta emateko gaitasunak ere.

Profesionalentzako prestakuntzan, profil okupazionaletan zentratzen gara; betiere, arreta soziosanitarioko profesionaltasun-ziurtagirien jarraibideei eta etxeetan egiten den lanean ikusten ditugun premiei jarraikiz. Eta, familientzat, prestakuntza praktikoa eskaintzen dugu, zaintzaileek mendekotasun-egoera baten aurrean senti dezaketen estresa arintzeko.

Honako prestakuntza hau eskaintzen dugu:

Ikaskuntza emozionala, doluari aurre egiteko mekanismoak, testamentuak eta herentziak, osasun mentala eta gaixotasunak, bizi-testamentua, gizarte-baliabideak, gatazken ebazpena, Mendekotasunari buruzko Legea, familiaren etxeko zerbitzua, etxebizitzako oinarrizko mantentze-lanak, zainketa aringarriak, erizaintzako oinarrizko teknikak, mendekoen mobilizazioak, aholkularitza soziolaborala eta etxez etxeko zerbitzuaren inprimakiak eta nominak egiteko tailer praktikoa, etxeko ezustekoen tailerra, gaixotasun espezifikoei eta horien zaintzei buruzko ikastaroak eta abar.

Urtero eguneratzen dugu prestakuntza, sortzen doazen eta familiek nahiz profesionalek helarazten dizkiguten premien arabera.

Web honen albisteen atalean, xehetasun handiagoz kontsultatu dezakezu gure prestakuntza-programa.

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, deitu edo bidali posta elektroniko bat.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Privacidad