945 22 68 31    Herri-onurakotzat Jotako Elkartea      

DOHAINTZAK

Ascudeani buruz

Mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaile batzuek ASCUDEAN elkartea sortu genuen 2000n, eta, 2001ean, irabazi asmorik gabeko elkarte gisa inskribatu ginen: etxean mendekoak zaintzen dituzten familien elkarte bakarra gara Euskadin.

Gure elkartea, esan bezala, mendekotasuna dutenen familia zaintzaileek osatzen dugu; izan ere, arazo eta premia komunak dauzkagu, eta norberaren egoera partekatu eta ulertuko duten pertsonekin egoteak on egiten digu. 2016an, ordea, arreta-eremua zabaldu, eta mendekotasuna duten pertsonak ere artatzen hasi ginen; betiere, 65 urtetik beherakoak izanez gero edo familia- nahiz gizarte-sarerik gabekoak izanez gero.

Arreta behar duten gizataldeak mendekotasun-egoeran daudenen familia zaintzaileak, mendekotasun-egoeran eta bakarrik daudenak, arreta soziosanitarioaren arloan lan egiten dutenak, zaurgarritasun bereziko egoeran daudenak eta erakundearen “lagun” diren pertsonak dira.

ASCUDEAN elkartea osatzen duten familia edo pertsona guztiek jaso ditzakete eskaintzen ditugun programa eta zerbitzuak. Jarduerak etengabe egokitzen ditugu egoera berrietara, etxean zaintzen duten familiei beti laguntze aldera. Kide ez bazara, informazioa emateko eta behar duzun guztiarekin laguntzeko prest gaude

Gure jarduerekin, mendekotasunaren prebentzioa, mendekotasuna agertzen den unea eta bizitzaren amaierara arteko zaintzak jorratzen ditugu.

Hona hemen gure erakundearen xedeak: 

  • Zaintza-egoeretan murgilduta dauden herritarrei aholkua eta orientazioa ematea.
  • Familia zaintzaileei, mendekotasuna dutenei eta aldi baterako ezintasuna dutenei laguntzea eta haiekin esku-hartze soziala egitea.
  • Familia zaintzaileen eta mendekotasun-egoeran daudenen bizi-kalitatea hobetzea, bai osasun-arloan, bai arlo sozialean.
  • Hedapen- eta dibulgazio-guneak sortzea, zaintza-lanak eta familia zaintzaileen nahiz mendekotasuna dutenen egoera gizartean ikusgai egin daitezen eta gizarteak oro har errealitate horren berri izan dezan.
  • Mendekotasun-egoeran daudenen zaintzaren askotariko alderdiei buruzko ikerketa soziala sustatzea.
  • Komunitatearen eremu guztietan boluntariotza eta parte-hartze soziala bultzatzea.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasuna eta aukera-berdintasuna sustatzea.
  • Ekonomia soziala bultzatzea eta lan-arloan ezkutuko ekonomia desagerrarazten laguntzea.
  • Gizarte-bazterketarako arriskuan daudenei babesa ematea eta eremu soziosanitarioan enplegua lortzeko gizarte- zein lan-arloko ibilbideetan haien bidelagun aritzea, migratzaileak izan ala ez.
  • Familia zaintzaileen eta mendekotasun-egoeran daudenen interesen ordezkari izatea administrazio publikoen aurrean.
  • Pertsona horiei gizartean ikusgaitasuna ematea. Familia zaintzaileen eta mendekotasuna dutenen eskubideak babestea.
  • Etxeko eta zaintzetako langileek egiten duten lan soziosanitarioa duintzen laguntzea.
  • Hainbat espezialitatetako prestakuntza arautu eta ez-arautuan parte hartzea, baita hirugarren sektoreko beste erakunde batzuetan ere, familia zaintzaileen eta mendekotasun-egoeran daudenen benetako egoeraren berri emateko.
  • Mendekotasunaren eta zaintzen inguruko prestakuntza-guneak sortzea, herritar guztientzat.
EMATEN DITUGUN ZERBITZUAK

2000tik, Ascudean elkarteak berehalako laguntza ematen die mendekotasuna dutenak etxean zaintzen dituzten familiei, askotariko programen bidez, haien bizi-kalitatea hobetzeko eta zaintzaileen alderdi biopsikosozialetan eragiteko asmoz.

Hona hemen eskaintzen ditugun zerbitzuak:

– INFORMAZIOA, AHOLKULARITZA ETA BIDELAGUNTZA SOZIALA

– FAMILIEN ATSEDENALDIA ETA AISIALDIA

– AISIALDIKO LANTEGIAK

– OSASUN-ARLOKO JARDUERAK

– FAMILIA ZAINTZAILEENTZAKO PRESTAKUNTZA

– BIDELAGUNTZA TERAPEUTIKOA

– AHOLKULARITZA TEKNIKOA ETXEAN

– LAGUNTZA TEKNIKOAK – PRODUKTU LAGUNGARRIAK

– BITARTEKARITZA-ZERBITZUA

– FAMILIA ZAINTZAILEEN IKUSGAITASUNA, AITORTZA ETA PROTAGONISMOA

– KANPOKO ZERBITZU OSAGARRIAK

– LAGUNTZABIDE

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak diruz laguntzen duen bitartekaritza soziolaboralerako programa da, eta talde hauentzat diseinatu da:

  • Familia zaintzaileak eta mendekotasuna dutenak
  • Etxez etxeko laguntza pertsonalaren sektorean prestakuntza eta enplegu bila dabiltzanak, haiei ingurune soziolaboralean sartzen laguntzeko.

Laguntzabide-k ere eskaintzen du etxeko laguntzako eta laguntza pertsonaleko profesionalen bitartekaritza- eta kontratazio-zerbitzua.

Programak eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Orientazio soziolaborala, hasierakoa eta jarraitua
  • Zerbitzuaren jarraipena eta premien araberako egokitzapenak
  • Profesionalentzako prestakuntza etengabea eta birziklapenekoa
  • Enpleguaren kudeaketa administratiboa eta kontratazioak
  • Enpleguko dokumentazioa egiteko laguntza-zerbitzua
  • Zaintzan hasteko prestakuntza: etxez etxeko zainketa-sektorean profesionalki lan egiten hasi nahi dutenentzako hasierako eta oinarrizko prestakuntza. 

Laguntzabide-k ere eskaintzen du Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak diruz laguntzen duen ETXEAN ZAINDU programa. Plan hau Eusko Jaurlaritzaren Familia Zaintzaileei Laguntzeko Estrategia Soziosanitarioan (2021-2030) oinarritzen da; familia zaintzaileen gainkarga-sentsazioa eta estresa murriztea du helburu, eta, horretarako, zaintzaile informalei zuzendutako jarduerak egiten dira; bereziki, zaurgarritasun-egoera berezian dauden zaintzaileei begirakoak.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Privacidad