Zure enpresa ascudeanekin lankidetzan ibil daiteke
Beharbada, honako hau galdetu diozu zeure buruari: Zer harreman dauka nire enpresak familia-ingurunean mendekoak zaintzeko fenomenoarekin?
Bada, uste baino askoz ere lotura handiagoa dauka.
Litekeena da zure langileren baten familian mendekotasuna daukan eta zaintza behar duen norbait egotea.
- Izan ere, mendekoen % 3,4 soilik daude ekipamendu soziosanitario publiko edo kolektiboetan sartuta. Gainerakoak etxean bizi dira, eta senideek ematen diete arreta.
- Hori dela-eta, euskaldunen % 8 baino gehiago etxeko zaintzaile informalak dira.
- Bada, 45 eta 65 urte arteko emakumeak dira zaintzaile horien % 60, eta ehuneko handi bat (Araban, % 69) jardunean dauden pertsonak dira, lan profesionala eta zaintzaile-lana uztartzen saiatzen direnak.
- Zaintza-lanetan aritzen diren gehienek, gainera, laguntza egokia jaso ezean, osasun fisiko eta psikikoko arazoak izango dituzte, laneko bajak eragingo dituzten arazoak.
- Oraindik gertatu ez bada, etorkizunean mendekotasuna duen senide bati arreta eman behar izateko aukera handia dugu. Proiekzio demografikoek halaxe berresten dute.
Zure gizarte-erantzukizun korporatiboa berehalako onurak eragiten dituen eremu hurbil eta praktiko baterantz (zaintzaren eta mendekotasunaren eremurantz) bideratzeko aukera duzu: horrela, lana eta familia bateragarri egiten lagunduko duzu.
Horretarako, bi lankidetza-eredu dauzkagu:
- Enpresa lagunak: unean-unean laguntzen diote ASCUDEANi, kasuan-kasuan egokitzat jotzen duten ekarpena eginez.
- Enpresa babesleak: elkarteari urteko kuota finko bat emateko konpromisoa hartzen dute.
Zer eskaintzen diegu enpresei ‘bueltan’?
- ASCUDEANi egindako ekarpen eta dohaintza guztiak onura publikokotzat jotako elkarteei eta gobernuz kanpoko erakundeei egindako dohaintzengatik eta bestelako ekarpenengatik ken daitezke.
- Informazio gardena eta kontuak eraginkortasunez ematea
- Jasotako ekarpenaren helburuaren urteko memoria
- Errekonozimendu publikoa elkartearen ekitaldiak ospatzean
- Informazio-hitzaldiak enpresetan
Babesleak
Elkarteari eusteko eta gure programak eta jarduerak garatzeko ekarpen ekonomikoak egiten dituzten enpresa eta erakundeak.
Laguntzaileak
Bazkideentzako deskontuak eta abantailak eskaintzen dituzten enpresa eta establezimenduak.