945 22 68 31

DOHAINTZAK

S.O.S. mendekotasuna dutenei

% 100ean diruz lagundutako zerbitzuak
  • Premien araberako diagnostiko osoa eta baliabide soziosanitario publiko eta pribatuei buruzko informazioa.
  • Bidelaguntza sozialeko zerbitzua: pertsonari eta haren familia zaintzaileari laguntzen diegu, mendekotasuna sortzen denetik bizitzaren amaierako zaintzak eman arte.
  • Etxeko aholkularitza teknikoa (laguntza teknikoak, mobilizazioak, mendekotasuna duenaren higienea, etxearen eta komunaren egokitzapena…).
  • Etxez etxeko laguntzaren eta laguntzaile pertsonalen bitartekotza eta izapidea, mendekotasuna dutenei arreta emateko eta lana eta familia bateragarri egiteko profesional kualifikatuekin. Pertsonarengan zentratutako zerbitzua.
  • Aholkularitza soziolaboral jarraitua profesionalen kontratazioan eta enpleguaren arloko burokrazian (kontratuak, nominak, kitapenak…).
Zati batean diruz lagundutako zerbitzuak
  • Profesionalak kontratatu nahi dituztenentzako laguntza eta lan-arloko dokumentazioa.
  • Mendekotasuna dutenentzako eta beren senideentzako laguntza psikologikoa.
  • Laguntza teknikoak (aulkiak, taka-takak…).
Zerbitzu ordainduak
  • Etxez etxeko laguntzaile profesionalen ordainketa.
  • Ospitaleko laguntzaile profesionalen ordainketa.
  • Fisioterapia-zerbitzu pribatuak.
Bestelako zerbitzuak

Ascudean elkarteak bazkideei deskontuak eskaini ahal izateko hitzarmenak egiten ditu honako hauek eskaintzen dituzten enpresekin: telelaguntza, ortopedia, laguntza teknikoak, etxez etxeko otorduak, koltxoi bereziak, audifonoak, notarioak, abokatuak, aluminiozko arotzeria, etxeko mantentze-lanen eta konponketen zerbitzuak, etxez etxeko ile-apaindegia, podologia, zaintzaileentzako nahiz mendekoentzako fisioterapia…

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Privacidad