945 22 68 31

DOHAINTZAK

Mendekotasun iraunkorra edo aldi batekoa

% 100ean diruz lagundutako zerbitzuak
  • Informazio, aholkularitza eta bidelaguntza jarraituak
  • Lege-aholkularitza
  • Etxez etxeko laguntzaren eta laguntzaile pertsonalen bitartekotza eta izapidea, bizitza familiar, sozial eta pertsonala bateragarri egiteko profesional kualifikatuekin.
  • Ospitaleetako laguntzaren izapidea.
  • Topaketa-taldeak.
  • Prestakuntza (hitzaldiak, tailerrak, mintegiak…).
  • Bakarrik dauden adinekoentzako bidelaguntza, kudeaketak egiteari begirakoa (kudeaketak, Gizarte Segurantza…).
  • Aholkularitza soziolaboral jarraitua profesionalen kontratazioan eta enpleguaren arloko burokrazian (kontratuak, nominak, kitapenak…).
Zati batean diruz lagundutako zerbitzuak
  • Profesionalak kontratatu nahi dituztenei lan-arloko dokumentazioa izapidetzen laguntzeko zerbitzua.
  • Familia zaintzaileentzako eta mendekotasuna dutenentzako laguntza psikologikoa, banakakoa nahiz familiakoa.
  • Osasun fisikoa, psikikoa eta soziala zaintzeko jarduerak.
  • Atseden hartzeko jarduerak (aisialdia eta astialdia).
  • Egoitzetako bidelaguntza.
  • Etxez etxeko psikoestimulazioa.
Zerbitzu ordainduak
  • Etxez etxeko laguntzaile profesionalen ordainketa.
  • Ospitaleko laguntzaile profesionalen ordainketa.
  • Fisioterapia-zerbitzu pribatuak.
Bestelako zerbitzuak

Ascudean elkarteak bazkideei deskontuak eskaini ahal izateko hitzarmenak egiten ditu honako hauek eskaintzen dituzten enpresekin: telelaguntza, ortopedia, laguntza teknikoak, etxez etxeko otorduak, koltxoi bereziak, audifonoak, notarioak, abokatuak, aluminiozko arotzeria, etxeko mantentze-lanen eta konponketen zerbitzuak, etxez etxeko ile-apaindegia, podologia, zaintzaileentzako nahiz mendekoentzako fisioterapia….

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Privacidad