Zure enpresa ascudeanekin lankidetzan ibil daiteke

Beharbada, honako hau galdetu diozu zeure buruari: Zer harreman dauka nire enpresak familia-ingurunean mendekoak zaintzeko fenomenoarekin?

Bada, uste baino askoz ere lotura handiagoa dauka.

Litekeena da zure langileren baten familian mendekotasuna daukan eta zaintza behar duen norbait egotea.

  • Izan ere, mendekoen % 3,4 soilik daude ekipamendu soziosanitario publiko edo kolektiboetan sartuta. Gainerakoak etxean bizi dira, eta senideek ematen diete arreta.
  • Hori dela-eta, euskaldunen % 8 baino gehiago etxeko zaintzaile informalak dira.
  • Bada, 45 eta 65 urte arteko emakumeak dira zaintzaile horien % 60, eta ehuneko handi bat (Araban, % 69) jardunean dauden pertsonak dira, lan profesionala eta zaintzaile-lana uztartzen saiatzen direnak.
  • Zaintza-lanetan aritzen diren gehienek, gainera, laguntza egokia jaso ezean, osasun fisiko eta psikikoko arazoak izango dituzte, laneko bajak eragingo dituzten arazoak.
  • Oraindik gertatu ez bada, etorkizunean mendekotasuna duen senide bati arreta eman behar izateko aukera handia dugu. Proiekzio demografikoek halaxe berresten dute.

Zure gizarte-erantzukizun korporatiboa berehalako onurak eragiten dituen eremu hurbil eta praktiko baterantz (zaintzaren eta mendekotasunaren eremurantz) bideratzeko aukera duzu: horrela, lana eta familia bateragarri egiten lagunduko duzu.

Horretarako, bi lankidetza-eredu dauzkagu:

  1. Enpresa lagunak: unean-unean laguntzen diote ASCUDEANi, kasuan-kasuan egokitzat jotzen duten ekarpena eginez.
  2. Enpresa babesleak: elkarteari urteko kuota finko bat emateko konpromisoa hartzen dute.

Zer eskaintzen diegu enpresei ‘bueltan’?

  • ASCUDEANi egindako ekarpen eta dohaintza guztiak onura publikokotzat jotako elkarteei eta gobernuz kanpoko erakundeei egindako dohaintzengatik eta bestelako ekarpenengatik ken daitezke.
  • Informazio gardena eta kontuak eraginkortasunez ematea
  • Jasotako ekarpenaren helburuaren urteko memoria
  • Errekonozimendu publikoa elkartearen ekitaldiak ospatzean
  • Informazio-hitzaldiak enpresetan

Babesleak

Elkarteari eusteko eta gure programak eta jarduerak garatzeko ekarpen ekonomikoak egiten dituzten enpresa eta erakundeak.

Laguntzaileak

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Privacidad